XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Konponketak lehenago eskaini behar ziran, ez orain esan zuan Mitxelena`k, eta ez zuan egia esan, konponketak, ain zuzen, esperientziaren ondorean egiten bait dira; esperientziak erakutsi duana ikusita!.

Zertarako dira bestela esperientziak?.

Zertarako ipiñi zituan amar urte auek ad experimentumEuskaltzaindiak Arantzazu`n?.

Ez; orrela dabillen erakunde batek ez du Akademi izenik merezi.

Konponketak lenago eskeiñi bear zirala!.

Joku garbiaren falta berriz ere!.

Konponketak eskeiñi dira, ugari gañera amar urte auetan; baita gero ere.

Majiña batek idatzi dute eta majina bat idatzi da gai oni buruz amar urte auen epean.

Mokoroa`tar Justo Mari`ren idatzi labur, sakon, jakintsuak datorzkit gogora.

Eta Lekuona`tar Imanol`en idaz-lanak, Lekuona`k ere idatzi bait du; eta zenbat eta zenbat geiagok!.

Danak aipatzerik ez dedalako, bitez bi gizon oiek esaten ari naizenaren lekuko, gutxik ezagutuko bait dute inork ezagutzen ba`du gaur gure izkuntza bi oiek bezain ederki.

Aipa dezadan Latxaga ere, izkun-ikasketak Sorbona`n eta Ipar-Amerika`n amaitu ditualarik, gure izkuntzalarietan aundienetako bat izango bait da bera.